AZKEN SARRERA
Azken sarrera honen bitartez, orain arte egin ditugun hausnarketa edo idatzi guztiak bilduko ditut. Aste hauetan zehar hainbat irakurgai, bideo, dokumental, elkarrizketa, tertulia eta hitzaldiak landu ditugu. Hortaz, ikasketa guztiak jarraian azalduko dira. Lehenik eta behin, nire Aurkezpena hemen duzue. Ikasturte hasieran Teknografia bat egin genuen, gero elkar ezagutzeko balio ziguna, eta besteen teknografiak baita ere ikusi genituen. Teknografia hauen bidez, besteen esperientziak, beldurrak eta hezkuntzarekin izan duten harremana ikusi genituen. Bestalde, bakoitza zergatik izan nahi duen irakaslea komentatu genuen. Tertulia desberdinen bidez, hainbat irakurgai landu ditugu, non portafolio honetan azaltzen dira: Calidad de la Educación Infantil , Educar 0-3 , Emozioak, Sentimenduak eta Irakasle nortasun pertsonala eta profesionala , Ebaluazioa Haur Hezkuntzan . Bideoei dagokionez, Imagine Elephants , Konfian...